XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Seguruenik Julio Carok arrazoi du lan hau britaniar autore baten eskutik idatzia egongo balitz, arrakasta gehiago edukiko zukeela dioenean.

Ricardo Barojak bere anaia Pío-ren ipuinetatik abiatuta, baita, antzerki moldaketa batzuk ere egin zituen eta gainera gaur egun galdua dagoen bertsotan eginiko drama bat idatzi omen zuen, Marino Faliero (1922).

Ez profesioa, baizik eta aktore zaletasuna ere landu zuen: teatrala, Ricardok bere Madrileko etxean osatutako El mirlo blanco izen ponpoxoa eraman zuen talde batekin, eta zinematografikoa, Tellagorri-ren papelean, 19288 8 Piok filmazioan ere parte hartu zuen, Santa Cruz apaizaren laguntzailearen papelean, El Jabonero goitizenez.-an eginiko Zalacain el aventurero bertsio batean.

Ricardo Baroja, Pío bere anaiarekin ia batera, 1900. urte aldera, oso goiz hasi zen egunkari eta aldizkarietan parte hartzen, era askotako artikuloekin, nahiz eta askotan egunerokotasun artistikoari buruzko kritikak edo irazkinak izan.

Esparru honetan bere lanaren garrantzizkoena Gente del 98 izenburupean, oroimen autobiografiko ugariekin, eta Arte, cine y ametralladora izenburupean, Ricardo Baroja-ren bizitza abenturazalearen hiru alderdien (artea, zinea eta iraultza) 9 Testu biak Catedran argitaratuak daude, Letra Hispaikoak bil., Madril, 1989, Pio Caro Baroja-ren hitzaurre oso interesgarri batekin. aipamena egiten duen izenburu bitxia, bilduta dago.

Testu biografikoei dagokionez, errelatu eleberri-historiko-biografikoa aipatzera mugatuko naiz, Los dos hermanos piratas izenburuduna (1945), Cuento del Mar Mediterráneo azpitituloarekin, zeinek Barbarroja anai piratak dauzka pertsonai nagusi moduan, eta batez ere oso interesgarria den bere saiakera: Clavijo. Tres versiones de una vida (1942), José Clavijo y Fajardo jaunari, pertsonalitate oso garrantzitsua Carlos III-ren korteko kulturan, buruzkoa.

Ricardo Barojak buruturiko testuaren orijinaltasunak biografiaturiko pertsonaiaren hiru ikuskera gainezar eta kontrastatzean sustraitzen da: Beaumarchais-ena bere Memorias-en, Goetherena ospetsua den Clavijo draman, eta Ricardo Baroja berarena.

José Clavijo jaunaren biografian barrena ibilbide honek, Goethe eta Beaumarchais Baroja bezalako idazle interesgarriez lagundua, gure egileari hainbat momentuetan garai bateko, erromantikoa alegia, bere bizitza eta ohituren kronista bihurtzearen aukera eskaintzen dio; guzti hau atsegintasun eta freskura handiz tipo eta paisaien deskripzioa egiterako orduan, zeintzuk Clavijo autorearen testu literarioki garrantzitsu eta bizienetariko bat bihurtzen duten.

Itsasoa Ricardo Barojaren literaturan

Los dos hermanos piratas-en, bere lagun Jenaro Ruiz de Arcauteri eginiko eskaintzan, Aralar belauntziaren nagusia zena, non Ricardo Barojak zenbait alditan nautikari zion maitasuna asetzeko aukera izan zuen, autoreak honako hau aitortzen digu:

Beti izan naiz Itsasoaren amoratu bat.

Gaztarotik itsasuntzi, ekaitz, itsas-bataila, abordaia, hondorapen... ekin egin dut amets.

Hala da, Ricardok bere anaia Pío-rekin batera bizi izan zuen abenturari zion haurtzaroko maitasuna, baina batez ere itsas abenturari zuzendua; Robinson edo Uharte misteriotsua elkarrekin irakurtzen zituztenean edo aparteko abenturekin amets egiten zutenean;

aparteko abenturak, zeintzuk Piok, Zalacaín edo Aviraneta, Shanti Andía edo Chimista kapitaina bezalako pertsonaien kreazioan edo birkreazioan literalki bizi zituen,(...)